Santa Eugenia kaleko parking-a osorik asfaltatzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 14:26

Getxoko PPk Udal Hirigintza Batzordearen hurrengo bileran Santa Eugenia kaleko parking-ari buruzko azalpenak eskatuko dizkie Udal Gobernuko ordezkariei. Getxoko PPk prentsa ohar baten bidez salatu du urteetan "zabortegia zirudien" parking-a "zaramaz, lokatzaz, harriz eta zuloz beteta" egon dela. Horregatik, Marisa Arrue bozeramaile popularrak Udal Gobernuak parking-a asfaltatzeko hartutako erabakia txalotuz gero "Udalak erdia baino ez konpontzea" ez duela ulertzen adierazi du, "beste erdia egoera tamalgarrian utziz", gaineratuz. Azkenik, Arruek iragarri du abenduaren 20an bilduko den Hirigintza Batzordean azalpenak eta "parking osoa ahalik eta lasterren konpon dezaten" eskatuko dituztela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun