Orkatz Gallastegiri 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 14:43

Jose Maria Lidon epailearen gaineko informazioa Urtzi Muruetari ematea leporatuta, 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote Orkatzi Gallastegi Berangoko euskal preso politikoari, azaroaren 17an hasitako epaiketan. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimendiak Etengabe bitakoraren bitartez azaldu duenez, "sententzian epaileak dio ez dela frogatu Ertzainek Arkauten Orkatz torturatu zutenentz. Aldiz, bera zigortzeko 'froga' bakarra inkomunikazioan sinatutako deklarazioa izan da; bestela, epailearen aurrean egindako deklarazio guztietan hori ukatu eta torturaz sinarazi ziotela esan du Orkatzek".

Urtzi Muruetak ere Ertzaintza eta fiskalaren bertsioa ukatu egin zuen, bideokonferentziaz, epaiketan egindako deklarazioan, errepresioaren aurkako erakundeak adierazi duenez. "Hasieratik, Orkatz atxilotu eta deklarazio hori torturaz sinarazi ziotenetik, garbi zegoen Ertzaintzak ekintza hori Orkatzi leporatuko ziola, baten bati egotzi behar zitzaiolako, aurretik beste atxilotu batzuei leporatu nahi izan zieten bezala", dio Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gauzak horrela, "epaiketa fartsa" horren bidez, Gallastegi "errudun bat behar zutelako" zigortu dutela salatu du. "Hori oso garbi ikusi zen epaiketan bertan: pisu guztia Lidonen hilketan jarri zen, zelan hil zuten, zenbat ziren… Orkatz informazioa emateaz epaitzen ari zirenean", nabarmendu dute errepresioaren aurkeko erakundeko kideek, gazte berangoztarraren askatasuna aldarrikatuz.

Gaiaren inguruko berriak:

Valdemorotik Castello espetxera bidean da Orkatz Gallastegi (2005 Abe 13)

Fiskalak 30 espetxe zigor eskaera berretsi du Gallastegirentzat, Lidoni buruzko datuak bildu zituelakoan (2005 Aza 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun