Albaro Arri algortarrarekin batera, Idoia Martinez eta Mikel Azurmendi presoak izan ziren epaituak, urriaren 24an, Espainiako Auzitegi Nazionaleako Zigor Aretoaren Bigarren Atalean. 1994ko urtarrilaren 25ean, Madrilgo Ermita del Santo pasealekuan, Espainiako Armadaren furgoneta baten kontra ETAk jarritako bonba-autoaren eztandaren erantzunkizun legalak eskatzen zizkieten. Atentatuan, lehergailuak ez zuen eztanda egin, baina Tedax artezilari-gorputzak autoa lehertu egin zuen 19 zauritu sortuz. Arri eta Azurmendirentzat 701 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen fiskalak 30 hilketaren saiakera eta estragoak leporatuta. Martinezentzat, berriz, 690 urte.
Gaiaren inguruko berriak:
Ostegun eta astelehenean ditu epaiketak Albaro Arrik (2005 Urr 18)
Urrian hiru auziri egin beharko die aurre Albaro Arri presoak (2005 Urr 03)