Arratsaldean CCOOren Bilboko egoitza aurrean batzera deitu du Algortako EHEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 15:31

Orain dela hilabete batzuk, jakingo duzuen moduan, zenbait irakaslek, protesta egiteko helburuarekin itxialdia egin zuten Bilboko Bertendona ikastetxean. Arrazoia: Hizkuntza eskakizuna ez egiaztatzeagatik, lanpostu egonkorra galtzeko arriskuan egotea. Euskaraz ikasteko liberatuta egon dira eta hala ere, ikasi ez. CCOO sindikatu espainiarrari dagokionez, normalizazioaren alde daudela esan izan diote euskal jendarteari, alde batetik; baina gero ez digute hori erakutsi. Afera honetan izan duten jarrera eta, era berean, maila orokorrean jendarteari egiten dioten iruzurra salatzeko asmoz elkarretaratzea egingo du EHEk gaur arratsaldean (abenduak 15), 19:30ean, CCOOk Bilbon duen egoitzaren aurrean (Uribitarte, 4).

Algortako EHE
e-posta: algortakoehe@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun