Palestinaren aldeko kultur ekintzak egingo dira Algortan arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 15:39

Biladi kulturgune palestinarrak antolatuta, Palestinako kultura eta gizarteari buruzko jardunaldia egingo da gaur arratsaldean Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Ekitaldiak 18:00etan hasi eta gaueko 21:00ak arte luzatuko dira, Nablus hiri palestinarreko emakumeek egindako artisautzaren erakusketa eta salmenta direla medio. Tartean, “Nablus la ciudad fantasma” filmaren emanaldia eskainiko da 19:00etan. Horrezkero, 19:30ak aldera, Teresa Aranguren Ekialde Ertainean urteetan bizi den kazetari eta idazleak eta Nablus hiriko biztanle palestinar batek mahai-inguruan arituko dira solasean. Argazkian, Nabluseko irudi bat / Jerusalemites.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun