Sakabanaketaren aurkako elkarretaratzea egingo dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 17:59

Ostiral honetan, abenduak 16, elkarretaratzea izango da Leioako Boulevardean, PSE-EEko egoitzaren aurrean, euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politika salatzeko. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoran adierazi bezala, 20:00etan izango da protesta. Bestalde, sakabanaketari buruz Etxerat alkarteak kaleratutako txostenaren berri eman du aipatu hedabideak. Bertan, sakabanaketaren errealitatea aurkezten du Etxeratek, "gizarte eragile guztiei egoera gordinaren argazkia eskaintzeko". Dokumentua osorik (30 orrialde) olitika salatzeko. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Presoen Aldeko Taldeen webgunean deskargatu daiteke (doc formatoan).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun