Irantzu Gallastegi euskal preso berangoztarra ekainaren 14an estraditatu zuten Espainiara, Frantzian ezarritako espetxe zigorra bete ondoren. Ekainak 25ean, berriz, Soto del Realetik (Madril) Brieva (Avila) espetxera eraman zuten.
Gaiaren inguruko berriak:
"Txapote" Espainiaren esku utzi du Frantziak, Blancoren hilketagatik epaitzeko (Eitb24.com)
Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izateko, Espainiaren esku utzi du Frantziak Xabier Garcia Gaztelu "Txapote". Hasiera batean, sei hilabeterako estraditatuko dute, baina epaiketa luzatu egiten bada, gehiago egon beharko du. Ermuko PPko zinegotzia zen Miguel Angel Blanco bahitzea eta hiltzea leporatuta epaituko dute. Gainera, 15:00etako albistegian ETBk adierazi duenez, epaiketa berean, Irantzu Gallastegi berangoztarra ere epaituko dute, delitu bera egotzita. Gallastegi 1999ko martxoan atxilotu zuten Frantzian, ETAko kide zelakoan, eta hura ere Espainiaren esku utzi zuten, aldi baterako. Gaur egun, Brieva (Avila) espetxean dago