"
EHUren 25. urteurrenaren gaineko ikuspegi kritikoa zabaldu eta beste unibertsitate kudeaketa bat eskatzeko asmoz", 50 lagun bildu dira Leioako campuseko areto nagusiaren aurrean, Ez Donk 25 plataformak egindako deialdiari erantzunez. Izan ere, bertan egin da gaur, Klaustroaren bilera.
Euskal Herriak Bere Eskola erakundeak ere beste ekintza bat burutu du bere kabuz. 10:45ak aldera hasi da batzarra eta EHBEko kideek EHUren 25 urteen inguruko idatzia irakurtzeko baimena eskatu diote Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreari. Horrek, ordea, ez die baimenik eman, ezta mikrofonoa hartzen utzi ere. Gauzak horrela, EHBEko lau kide agertokira igo dira, "UPV iruzurrik ez Euskal Herritarroi. Guk ez dugu ezer ospatzeko" irakur zitekeen pankarta erakutsi eta idatzia irakurtzeko. Megafoniaren bidez irakurri dute azkenean gutuna. Argazkian, Ez donk 25 plataformaren informazio astearen irudia Leioako campusean /
Gaztesarea.net.