Genero kontuetan Europako Batasuneko arautegia betetzen den aztertzen duen adituen taldeko kide izan da Mª Teresa Perez del Rio. Gainera, Gizarte Zuzenbidea, negoziazio kolektiboa, gizarte babesa, laneratzea eta beste hainbat kontu izan ditu aztergai bere ikerketa lanetan. Mª Fernanda Fernandez, berriz, Auzitegi Konstituzionaleko letradu ohia eta Andaluziako Lan Harremanen Kontzeiluko batzordekidea ere bada. Hain liburu idatzi ditu: "El sindicato, naturaleza juridica y estructura", (Civitas 1982); "El poder disciplinario en la empresa" (Civitas, 1990), "Igualdad y discriminación" (Tecnos 1985) Rodriguez Piñero-Bravo Ferrer irakaslearekin elkarlanean.
Biharko egitaraua honako hau izango da:
09:45 Aurkezpena: Juan Pablo Landa Zapirain, Lan Zuzenbide eta Gizarte Segurantza katedraduna.
10:00-11:00 "Medidas de accion positiva y de efecto antidiscriminatorio dentro de la estrategia marco europea sobre la igualdad de género", Mª Teresa Perez del Rio, Cadizeko Unibertsitateko Lan Zuzenbide eta Gizarte Segurantza saileko katedradunaren eskutik.
11:00-11:30 Mahaingurua.
12:00-13:00 "La Ley contra la violencia de genero", Mª Fernanda Fernandez, Sevillako Unibertsitateko Lan Zuzenbide eta Gizarte Segurantza Saileko katedradunaren eskutik.
13:00-13:30 Mahaingurua.