Amnistia tabernari buruzko datuak asteartean jakinaraziko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 15a, 22:46

"Getxoko PP datorren astearteko Hirigintza batzordean informatu eta ondoren emango dut horren berri komunikabideen aurrean", adierazi du Iñaki Zarraoa alkateak, hainbat kazetarirengatik Amnistia tabernaren jarduera lizentzia eta baimenen inguruan "irregulartasunik" ba ote dagoen galdetuta, gaur goizeko prentsaurrekoan. Gauzak horrela, ez du argitu arazorik dagoen ala ez udal agintariak, Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Sarrikobaso kaleko ostalaritza-establezimenduak "behar diren jarduera lizentzi eta baimen guztiak" dituela adierazi duen arren.

"Hirigintza batzordean emango die zehatz-mehatz horren gaineko informazio guztia Manu Etxebarria zinegotziak. Dena den, aurretik ere zeozer esan zitzaien, eurek erantzunik jaso ez dutela dioten arren", azaldu du Zarraoak. "Azaroko udalbatzan ez zitzaien erantzun, inori erantzun ez zitzaiolako. Bertan egon zinetenok ondo baino hobeto dakizue", gaineratu du alkateak kazetariei zuzenduz. Popularrek EAEko Auzitegi Gorenean salaketa jarri izanarekin lotu du aipatu jarrera.

Gaiaren inguruko dokumentuak:

"Algortako Amnistia taberna jomugan"

Eztabaida luzeak eragin zituen Amnistia tabernaren inguruko mozioak azaroko Getxoko Udal Batzarrean (2005 Abe 14)

Getxoko PPk "ETAren inguruko" Amnistia tabernari buruzko informazioa exijitu du (2005 Abe 14)

PPk 205eko azaroaren 25eko Udal Batzarrean aurkeztutako mozioa (gif)

PPk 2004ko urtarrilaren 22an Udal erregistroan aurkeztutako galderak (gif)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun