Dominika Leonen erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 14:24

Bere senarrak Dominika Leon euskaltzale zuberotarra erail izana salatzeko, gaur ostirala, abenduak 16, kontzentrazioa deitu du 19:30ean, Algortako Telletxeko plazan, Getxoko Bilgune Feministak. "Emakumeok oraindik ere jasaten ari garen zapalkuntzaren islada bortitzena da gertatutakoa. Urte honetan indarkeria sexistaren eraginez Euskal Herrian hildako hamargarren emakumea da!", diote taldeko kideek. Argazkian, Aintzane Garairen erailketa salatzeko Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioa.

Gaiaren inguruko berriak:

Epaileak Dominika Leonen heriotzagatik auzipetu du senarra (Eitb24.net / 2005 Abe 14)

Dominika Leon euskaltzalea hil duela aitortu du haren senarrak (Eitb24.net / 2005 Abe 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun