Getxo eta Algorta futbol taldeak bat egitea aztertzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 15:07

Getxo futbol taldeko Zuzendaritza Batzordeak azaroaren 17an hartutako erabakiaren bidez, gaur arratsalderako dago deituta bazkideek bi taldeak bat egiteko Getxo eta Algortaren arteko hitzarmena aztertzeko batzarra. Ezohiko bilera 19:00etan hasiko da, Algortako Aldai kulturguneko areto nagusian, Karitate kaleko 1. atarian. Ordu bete beranduago, berriz, urteko ohiko batzarra egingo du Getxo futbol taldeak. Besteak beste, zuzendaritza, kirol arloan taldearen egoera, egoera ekonomikoa eta 2006rako aurrekontuen gaineko txostenak izango dituzte aztergai, sortu daitezkeen galde-eskeak ahaztu gabe. Argazkian, Getxo eta A. Vitoria-ren arteko partida / www.cdgetxo.tk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun