Getxo Kirolak udal erakundeak ikastaro berriak eskainiko ditu, datorren urtarrilaren 9tik aurrera, Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegian: aerobic, igeriketa, padel, tenis eta yoga egongo dira aukeran. Halaber, egun horretatik aurrera ere helduentzako bi tenis ikastaro kenduko dituzte Gobelan eta aerobica Faduran. Itzubaltzeta / Erromoko kiroldegiko eskaintza berria baliatu nahi duten guztiek, gaurtik aurrera eman dezakete izena, goizez zein arratsaldez. Salneurri eta gainontzekoen inguruko argibideak eskatzeko 944 045 151 telefono zenbakira deitzerik badago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!