Datorren abenduaren 22ra arte egongo da zabalik Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak datorren urtarrilean martxan jarriko dituen ikastaroetarako izena aurretik emateko epea. Ikastaroak honako hauek izango dira: “Transformacion de conflictos y autorresponsabilidad”, “Historia del feminismo”, “Voces de mujeres en las ondas”, “Emakumeak eta euskal literatura”, “Liderazgo y trabajo en equipo” eta “Escritura: el cuerpo y los sentidos”. Ikastaro horietan parte hartzen dutenei aukera askeko kredituak ematen jarraituko du EHUk, baldin eta aipatu unibertsitatean ikasten badute.. Ikastaroen helburua "emakumeen partaidetza politikoa eta soziala sustatzea da", udal arduradunek adierazi dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!