Zilarrezko Q saria lortu du Ategorri-Tartanga institutuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 17:39

"Kudeaketaren kalitatea" adierazten duen zilarrezko Q saria jaso du Ategorri-Tartanga Goi-mailako Lanbide Heziketa Institutuak, Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioaren eskutik. Bestalde, Espainiako Hezkuntza Ministerioak ematen duen Kalitate Saria ere eskuratu du Erandioko irakaskuntza zentroak. Euskalit fundazioak ematen duen sariari dagokionez, "EAEn jarduten duen edozein enpresa eta erakunderi aplikatzen zaizkion irizpide berberen arabera ebaluatu dute institutua", Erandioko Udaletik nabarmendu dutenez. Argazkian, hezkuntza zentroko ikasleak.

Espainiako Hezkuntza Ministerioaren ebaluazioa, ordea, hezkuntza eta prestakuntza zentroaren izaerara mugatu da. "Azken urteotan, kudeaketa prozesuak hobetzeko ahalegin handia egin du institutuak eta langile, ikasle, familia, enpresa, erakunde eta, oro har, gizarte osoaren satisfazio mailarik altuena lortzen saiatu da. Egindako ahalegina aintzat hartu dutela erakusten dute jasotako sari horiek", adierazi dute udal iturriek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun