EAEko aurrekontuetan euskara, hezkuntza eta kulturarako 23,7 milioi euroko zuzenketak adostu ditu Aralarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 20:07

Aralarrek eta EAEko gobernuko ordezkariek gaurko osoko bilkuran PP eta PSE-EEren osoko zuzenketei bide ez emateko akordioa lortu dute. Akordio horren arabera, Aralarrek PPk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketan aurka bozkatzeko konpromisoa hartu du eta, Gobernuak bere aldetik, Aralarrek egindako zuzenketa zehatzak bere egiteko konpromisoa hartu du, baita Aralarrek aurkezturiko beste zuzenketa batzuk eztabaidatzen jarraitzekoa ere. Aralarrek garbi utzi nahi du akordio horrek ez duela esan nahi EAEko aurrekontuak onartzeko akordiorik dagoenik edo Aralarrek 2006ko aurrekontuei baiezkoa emango dienik. Argazkian, Aintzane Ezenarro.

Aintzane Ezenarrok, Aralarreko parlamentariak adierazi du ez dagoela aurrekontuetarako hitzarmenik. “Hitzarmenak osoko zuzenketen bozketarako akordioa eta alde biek negoziatzen jarraitzeko borondatea jasotzen ditu”. Ildo horretatik, Aintzane Ezenarrok azpimarratu nahi izan du, “gaur azaldu duten bezala, aurrekontuetan Euskal Ya eraikitzeko partida bat sartzeak, gaur egun, sartuta ez dagoen partida, Aralarrekin akordioetara iristea zaildu egingo lukeela”.

Alde biek erdietsi duten hitzarmenean jasotzen diren partida nagusien artean Hezkuntza eta Kultura arloetan sartutakoak leudeke. Kultura arloan, besteak beste, HABEri helduen euskalduntzerako 2.032.000 euroko dirutza bideratzeko hitzarmena lotu da. Entitate pribatuetan euskara plangintzak bideratzeko 1.200.000 euroko partida eta teknologia berrietan euskara sustatzeko 600.000koa ere nabarmendu behar dira Aralarreko gobernuarekin lortutako akordioan.

Hezkuntza arloan Haurreskolak partzuergoari 2.000.000 euro zuzentzeko konpromisoa lortu da. Era berean, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako obrak egiteko 447.000 euroko partida eta 4.000.000 euroko konpromiso kreditua hitzartu da eta Herri ikastetxeetan obrak egiteko udalei 514.856 euroko partida eta beste 4.000.000 euroko kreditua. Langile Heziketako ikasgaietan euskararen presentzia eta erabilera bermatzeko 100.00 euroko partida adostu da eta hezkuntza eredu sistema aztertzeko 20.000 eurokoa.

Justizia eta lanean eta Nekazaritza arloetarako 180.100 eurora ailegatzen diran partidak adostu dituzte alde biek.

Gaiaren inguruko berriak:

Akordioaren testu osoa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun