Gimnasia erritmiko erakustaldia egongo da bihar Sakonetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 20:40
Leioako Sakoneta kiroldegiak Gimnasia Erritmiko Udal Eskolaren erakustaldia hartuko du bihar, abenduak 17, goizeko 11etatik ordu batak arte, sarrera doan. Guztira, 122 neskatxa arituko dira tapizaren gainean, banaka zein taldeka, musikaren laguntzaz. Txikienek (5 eta 6 urte) lehendabiziko aldiz jardungo dute ikusleen aurrean, azken hiru hilabetetan ikasitakoa erakutsiz. Hortaz, euren alaben aurrerapenak zuzenean ikusteko aukera izango dute aita-amek. Eta, bide batez, Begoña Fernandez entrenatzailearen ardurapean dauden neskatxek lehiatzeko orduan sortzen diren larritasunak zein zirrarak ezagutzeko aukera izango dute. Bestalde, Leioako Udalak oparitxoa emango die. Horretaz gain, eskolaren jantzi ofizialaren diseinuan egin berri den aldaketa ikusgai egongo da erakustaldian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun