Esther Martinez Fernandez PPko legebiltzarkideak Bilboko metroak gabon gauean eta gabon zaharrean zerbitzua eman dezan aurkeztutako proposamena astelehenean aztertuko du EAEko Legebiltzarreko Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordeak. Abenduaren 9an Martinezek egindako legez besteko proposamenean popularrek legebiltzarrari eskatzen diote Eusko Jaurlaritzarengana zuzentzeko, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Metro Bilbaorekin berba egin dezan, azken horiek metroa gabon gauean eta gabon zaharrean ireki dezaten. Ez da Metroak azken egunotan jaso duen kritika bakarra. izan ere, Ezker Batuak herenegun plazaratu zuen 20.127 pertsonek bat egin dutela metroa goizeko 5etan ireki dadin alderdi federalistak egindako sinadura kanpainarekin. Proposamen hori aztertuko du astelehenean ere Bizkaiko Batzar Nagusietako Azpiegitura Batzordeak. Batzordeko gai zerrendan PPren eskaera eta beste alderdienak ere jasotzen dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!