Euskara estandarra eta espezialitate-hizkerei buruzko jardunaldiak hasiko dira astelehenean Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 21:22

Astelehenean, abenduak 19, goizeko 9etan, “Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia” II. jardunaldiak inauguratuko dira EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. EHUko Euskara Institutuak antolatutako jardunaldi hauetan “Euskara estandarra eta espezialitate-hizkerak” gaia jorratuko da astelehen eta asteartean. Hizkuntza guztietan espezialitate-hizkerek hizkera estandarraz baliatzen dira, eta euskararen kasuan, hizkera hauek hizkuntzaren kodifikazio eta estandarizazio prozesuarekin batera garatzen ari dira eta horrek zenbait arazo ekartzen ditu espezialisten arabera. Jardunaldi hauetan estandarizazioa eta espezialitate-hizkeren garapena uztartzeko eginkizun horretan beharrezko irizpideez arituko dira gaian adituak. Hitzaldiek lau alor aztertuko dituzte: Hiztegi Batua eta terminologia; gramatika-arauak eta espezialitate-hizkerak; diskurtso espezializatua eta diskurtso orokorra eta corpusak eratzeko eta ustiatzeko irizpideak. Inaugurazio ekitaldian Juan Ignacio Perez EHUko errektorea, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Pello Salaburu Euskara Institutuko zuzendaria izango dira.

Egitaraua:

Abenduak 19:

- 09:00: Aurkezpena

Hitzaldiak (Hiztegia)

- 09:30-10:00: “Terminologia Batzordearen lana”, Araceli Diaz de Lezana (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
- 10:00-10:30: “Espezialitate-arloko terminoak hiztegi orokorretan”, Elixabete Etxeberria (Elhuyar Fundazioa)
- 10:30-11:00: “Terminologia Bankuaren eguneratzea espezialitateko
testu normalizatuen corpusa baliatuz”, Miel Loinaz (UZEI)
- 11:00-11:30: Elkarrizketa
- 11:30-12:00: Atsedenaldia

Komunikazioak

- 12:00-13:00: “Irrati-telebistako glosarioa”, Asier Larrinaga (EITB); “Espezialitate-hizkeren garapen lexiko-diskurtsiboa: aldakortasun terminologikoa tratatzeko zenbait irizpide”, Agurtzane Elordui (EHU); “-tzaile atzizkia. Espezialitate-testuetako erabilera berriak”, Antton Elosegi (EHU)
- 13:00-13:30: Elkarrizketa

Bazkaria

Hitzaldiak (Corpusak)

- 15:30-16:00: “XX. Mendeko euskararen corpus estatistikotik XXI. mendeko erreferentzia-corpusera”, Miriam Urkia (UZEI)
- 16:00-16:30: “Zientzia eta Teknologiaren Corpusa: diseinua eta metodologia”, Xabier Artola (IXA Taldea) eta Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa)
- 16:30-17:00: “Ereduzko Prosaren corpusa”, Josu Zabaleta (Rosseta zerbitzuak)
- 17:00-17:30: Elkarrizketa
- 17:30-18:00: Atsedenaldia

Komunikazioak

- 18:00-18:40: “Filosofia alemana euskaraz eta euskara estandarra”, Ibon Uribarri (EHU); “Euskara-gaztelania terminologia elebidunaren erauzle automatikoa”, Antton Gurrutxaga, Amaiur Pagoaga, Xabier Saralegi, Sahats Ugartetxea (Elhuyar Fundazioa) eta Iñaki Alegria (IXA taldea)

- 18:40-19:00: Elkarrizketa

Abenduak 20

Hitzaldiak (Gramatika eta diskurtsoa)

- 09:00-09:30: “Zientzia-prosa: hitzartutako eredu baten bila”, Kepa Altonaga (EHU)
- 09:30-10:00: “Gramatika- eta estilo-arauak espezialitate-hizkeren garapen diskurtsiboari begira”, Igone Zabala (EHU)
- 10:00-10:30: “EHULKU zerbitzua EHUn”, Juan Kruz Igerabide (EHUko EHULKU zerbitzuaren koordinatzailea)
- 10:30-11:00: Elkarrizketa
- 11:00-11:30: Atsedenaldia

Komunikazioak
- 11:30-13:10: “ Zenbait gogoeta euskarazko definizioen inguruan” Xabier Alberdi (EHUko Euskara Zerbitzuak); “Gaztelaniazko agindu edo betebehar balioko geroaldiaren ordainak euskarazko administrazio-testuetan”, Axun Aierbe (EHU); “Neurri-izenak eta neurri-esamoldeak euskaraz”, Jose Ramon Etxebarria (EHU); “ERE eta aurresuposizioa (hizkuntzalaritzako) testu teknikoetan”, Ainara Ondarra (EHU); "Espezialitateko hizkuntzen irakaskuntza: ikuspegi didaktikoa", Joseba Ezeiza (EHU)
- 13:10-13:30: Elkarrizketa

Bazkaria

Mahai-ingurua

- 15:30-17:00: “Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak”, Ibon Sarasola (EHU, Euskara Institutua), Kepa Altonaga(EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultatea), Xabier Alberdi (EHU, Euskara Zerbitzua) eta Alfontso Mujika (Elhuyar Fundazioa)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun