Gabonetako maratoia egingo du asteburu honetan Gorliz irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 21:38

Gabonak gertu direla, ohiturari eutsiz, 24 orduz jarraian emitituko du asteburu honetan Gorliz irratiak (FM 107.8). Abenduaren 17ko eguerdian emango zaio hasiera irratsaioari, hurrengo egunean, ordu berean amaitzeko. Denbora guzti horretan, bertara deitzeko aukera izango dute entzuleek. Gainera, guztiek izango dute oparia irabazteko aukera, Gorliz, Uribe Kosta edo Gorliz irratiari (irratsaiak, aurkezleak, diala...) buruzko galderari ondo erantzuten badiote. Behin baino ezin izango da deitu, hedabideko arduradunek ohartarazi dutenez. Aipatu sariak igandean, 12:00etatik 13:00etara banatuko dituzte irratiko egoitzan, Taberne kaleko 1. atarian. Hori gutxi balitz, "sekulako" gabon otzara (argazkian) zozketatuko dute maratoian zehar jasotako dei guztien artean.

Igandean, ordu batetan zozketatuko den otarra, Uribe Kosta eskualdeko ezagun batek emango dio irabazleari. Bestalde, nahi duten guztiek irratiko lokalera hurbiltzeko aukera izango dute, maratoian zehar, saioa nola egiten den zuzenean ikusteko. Edozein lagun zein elkartek parte har dezake, nahi izanez gero, jakinarazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun