Larunbat honetan, abenduak 17, egingo da gurutz motako itsasontzietarako Oilarraren estropada. Sestaoko Benediktako untzitegitik abiatuko dira 12:00etan 80 itsasontzi, 15 milia inguru luzeerako ibilbidea egiteko. Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek 2004 urtean antolatu duen estropaden egutegian azkena da proba hau. Urtero bezala, irteeratik metro gutxira helduko da estropadako unerik ikasgarriena: itsasontziak, bela guztiak luze-luze eginda, Bizkaiko Zubiaren azpitik igaroko dira. Une hori argazkiak ateratzeko aprobetxatzen dute ibaiaren alde bietan bildutakoek. Zubi esekia atzean utzi ondoren, Abra barnean ibiliko dira gurutzontziek, triangelu itxurako ibilbidea egiteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!