Lantegi Batuen langileak bihar salatuko dituzte bere lan baldintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 16a, 22:12

Bihar, larunbata, eguerdiko 13:00etan Lantegi Batuen langileak manifestatuko dira Bilboko Jesusen Bihotzean dagoen Eusko jaurlaritzako Ordezkaritzatik Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiraino. Protestaldiaren bidez, besteak beste, Ereagako igogailuaren zerbitzua betetzen duen enpresak erabiltzen duen “esplotazioa” salatu eta lan hitzarmen “justu eta duina” aldarrikatuko dute langileek. Beharginek, batez ere, deitoratu egin dute enpresak langile ezinduekin duen jarrera. Orain arte, babes anitzak izan dituzte Lantegi Batuen beharginak eta bihar ere izango ditu, besteak beste, Ezker Batuarena, beraiekin bilduko dela konponbideak aztertze aldera. Argazkian, Ereagako igogailuaren inaugurazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun