Itzubaltzeta / Erromoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eskutik, errepresaliatu politikoen aldeko afaria egingo da bihar, larunbata, 22:00ak aldera Leioako Artatzan dagoen Betiko ikastolan. Pasa den urtean hasitako ibilbideari jarraituz, Gabonetan ohikoa bihurtu den afari honek Euskal Herriko preso, errefuxiatu eta bestelako errepresaliatu politikoak ere gogora ekarri nahi ditu data seinalatu hauetan. Antolakuntzak jakinarazi duenez, bereziki Itzubaltzeta / Erromoko presoak diren Iñaki Gonzalo Casal “Kitxu” eta Martin Etxegarai (argazkian biak) presente izango badituzte ere, Venezuelako erbestean hildako Luis Maria Zuluaga “Zulu”ren omenez ere izango da ekitaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!