Gizonezkoen probako irabazleak Euskadiko Kutxa Sari Nagusia eskuratuko du. Aurten 600 eurokoa da eta Tadeo Nadak ezarritako 26 minutu eta 49 segundoko marka hausten badu 600 euro gehiago izango ditu txapeldunak. Coca Cola saria lehenengo emakumearentzat izango da. 600 euro horiez gain, 600 euro gehiago izango ditu irabazleak, Estibaliz Urrutiak berak ezarritako 31 minutu eta 11 segundoko marka hausten badu .
Dominak guztientzat
Bestelako sariak ere banatuko dira. Helmugara iritsiko den ororentzat oroitzapenezko dominak egongo dira eta maila bakoitzeko (gizonezkoa eta emakumezkoa) irabazleentzat garaikurrak. Gainera, gutunazal itxien sistemaren bidez elastikoak, kirol-materiala eta opariak banatuko dira. Algortako Telletxe plazara iristen den lehen lasterkariari, berriz, Tangora kafetegiaren sari berezia emango zaio. Coca Cola dastatzeko aukera ere egongo da. Testigantzazko proban, 1991 urtetik aurrera jaiotako lehen bi mutiko eta bi neskei ere garaikurrak emango zaizkie.