Hamar urte egingo ditu bihar Gorlizko hondartzako zaldi lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 17a, 19:41
Igande honetan, abenduak 18, egingo da Gorlizko X. Zaldi Lasterketa. 11:00etan Eliz plazatik hondartzaraino jaitsiko dira parte hartzaile guztiak. Marea behera egiten hasi bezain laster, ibilbidea markatuko dute antolatzaileek eta 11:30ak aldera hasiko da proba. Beti bezala, bi lasterketa izango dira: bata odol garbiko zaldiena eta bestea arraza gurutzatutakoena. Lehenengoan 600, 300, 150 eta 75 euro eta trofeo bana jasoko dute, hurrenez hurren, lehenengo lau sailkatuak. Bigarrenean, berriz, 500, 250, 125 eta 60 euro eta trofeoa izango dira sariak. Urtean zehar Kantauriko kostaldeko hondartzetan egiten diren zaldi lasterketen artean, garrantzitsuenetarikoa bilakatu da Gorliz Kirol Elkarteak antolatutakoa. Argazkia: Euskaraz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun