Bestalde, Getxo Bizia ezker abertzaleko plataforma normaltasunez ari da EHNA tramitatzen astelehenetik ostegunera, Algortako Torrene kaleko bulegoan. Gogoratu dutenez, EHNA egin ahal izateko honako gauzak eraman behar izango dira gainean: udaletxean edo udal bulegoetan eskura daitekeen errolda agiria, hiru argazki eta 15 euro. Udalbiltzaren arabera, dokumentua tramitatzen denetik etxera bidali arte bi hilabete emango ditu nazio erakundeak.
Gaiaren inguruko berriak:
Udalbiltzak kanpaina bizia iragarri du naziotasunerako eskubidearen alde (Euskal Herria Info, 2005 Abe 16)
Udalbiltzak EHNA izapidetzeko eguna errepikatuko du datorren larunbatean (Euskal Herria Info, 2005 Abe 16)