Algortan izango da bihar EHUko hezkuntza eskaintza aurkezteko Bizkaiko azken hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 19a, 15:08

Abenduaren 20an, asteartea, bere hezkuntza eskaintza aurkeztuko du Euskal Herriko Unibertsitateak, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, arratsaldeko 5:30ean. Besteak beste, unibertsitateari buruzko informazioa (ikasketa programak, jarduerak...), egitura, ikasleentzako zerbitzuak eta EHUra sartzeko egin beharreko izapideak azalduko dizkiete ikasle, guraso, orientatzaile eta irakasleei, erderaz izango den saioan. Bizkaian egin diren hamar hitzaldietatik azkena izango da biharkoa. Hitzaldiek EHUk diseinatu duen unibertsitatera sartzeko programaren ekintzen barruan daude. Karreraren aukeraketa eta sarbideari buruzko zalantza guztiak argitzeko ahalik eta informazio gehien eskaintzea da helburua. Argazkian, Leioako campuseko liburutegi nagusiko eraikina.

Gainontzeko bi ekintzak honako hauek dira: Unibertsitate-Orientaziorako Jardunaldiak, urtarrileko eta otsaileko larunbat batean campus bakoitzean eta ikasleentzako azoka modura egiten direnak. Horietan titulazioei buruzko informazio zehatza jaso eta zalantzak modu pertsonalizatuan argituko zaizkie gazteei unibertsitate-ikastegietako irakasleen bitartez. Martxoko azkenengo astean, berriz, campus bakoitzeko ikastegi bat bisitatzeko aukera ematen dute Ateak Zabalik Jardunaldiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun