Liburu berria aurkeztuko dute bihar Ander Gurrutxaga eta Alfonso Unceta Soziologia irakasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 19a, 15:50

Ander Gurrutxaga eta Alfonso Unceta EHUko Leioako campuseko Soziologia irakasleak "Responsabilidad social corporativa en el Pais Vasco" liburua aurkeztuko dute astearte honetan Bilboko Carlton hoteleko areto inperialean. Enpresaren erantzukizun soziala enpresa eta gizartearen arteko harremanak ulertzeko era berri bat da, gizarte, ekonomia eta ingurumenarekiko konpromiso zabalago batean oinarrituta baitago, unibertsitateko iturrien arabera. Gauzan horrela, 19:00etatik aurrera mintzagai izango duten liburua Euskal Herrian enpresaren erantzukizun soziala osotasunean aztertu duen lehen ikerlanaren ondorioa da, egileek baieztatzen dutenez. Argazkian, Ander Gurrutxaga (eskuinean) 2003an Tel Aviveko Unibertsitatean egindako jardunaldietan.

Ekitaldian honako hauek parte hartuko dute: Ana Aguirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea, Jose Javier Arteche Arteche Taldeko presidentea, Alberto García Erauzkin Euskalteleko zuzendari nagusia eta Alfonso Basagoiti IBV Korporazioko presidentea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun