Mahainguru batek itxiko ditu bihar euskara estandarra eta espezialitate-hizkerei buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 19a, 20:41

Astearte honetan, abenduak 20, goizeko 9etan, “Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia” II. jardunaldien bigarren eta azken eguneko hitzaldiei emango zaie hasiera, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. EHUko Euskara Institutuak antolatutako jardunaldi hauetan “Euskara estandarra eta espezialitate-hizkerak” gaia jorratzen ari dira. Hizkuntza guztietan espezialitate-hizkerek hizkera estandarraz baliatzen dira, eta euskararen kasuan, hizkera hauek hizkuntzaren kodifikazio eta estandarizazio prozesuarekin batera garatzen ari dira eta horrek zenbait arazo ekartzen ditu espezialisten arabera. Jardunaldi hauetan estandarizazioa eta espezialitate-hizkeren garapena uztartzeko eginkizun horretan beharrezko irizpideez arituko dira gaian adituak. Besteak beste Ibon Sarasolak (argazkian / Erabili.com) parte hartuko du arratsaldeko mahainguruan.

“Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia” II. jardunaldiei bukaera emateko mahainguru bat antolatu dute bihar arratsalderako. 15:30etik 17:00etara, “Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak" gaia jorratuko dute Ibon Sarasolak (EHU, Euskara Institutua), Kepa Altonagak (EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultatea), Xabier Alberdik (EHU, Euskara Zerbitzua) eta Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioa).

Egitaraua:

Abenduak 20

Hitzaldiak (Gramatika eta diskurtsoa)

- 09:00-09:30: “Zientzia-prosa: hitzartutako eredu baten bila”, Kepa Altonaga (EHU)
- 09:30-10:00: “Gramatika- eta estilo-arauak espezialitate-hizkeren garapen diskurtsiboari begira”, Igone Zabala (EHU)
- 10:00-10:30: “EHULKU zerbitzua EHUn”, Juan Kruz Igerabide (EHUko EHULKU zerbitzuaren koordinatzailea)
- 10:30-11:00: Elkarrizketa
- 11:00-11:30: Atsedenaldia

Komunikazioak
- 11:30-13:10: “ Zenbait gogoeta euskarazko definizioen inguruan” Xabier Alberdi (EHUko Euskara Zerbitzuak); “Gaztelaniazko agindu edo betebehar balioko geroaldiaren ordainak euskarazko administrazio-testuetan”, Axun Aierbe (EHU); “Neurri-izenak eta neurri-esamoldeak euskaraz”, Jose Ramon Etxebarria (EHU); “ERE eta aurresuposizioa (hizkuntzalaritzako) testu teknikoetan”, Ainara Ondarra (EHU); "Espezialitateko hizkuntzen irakaskuntza: ikuspegi didaktikoa", Joseba Ezeiza (EHU)
- 13:10-13:30: Elkarrizketa

Bazkaria

Mahai-ingurua

- 15:30-17:00: “Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak”, Ibon Sarasola (EHU, Euskara Institutua), Kepa Altonaga(EHU, Zientzia eta Teknologia Fakultatea), Xabier Alberdi (EHU, Euskara Zerbitzua) eta Alfontso Mujika (Elhuyar Fundazioa)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun