Getxoko udaltzainek bi lagun atxitotu dituzte asteburuan ustez edanda gidatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 19a, 21:03

Asteburuan zehar bi lagun atxilotu ditu Getxoko Udaltzaingoak, trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bana egitea leporatuta, alkoholemia kontrolean positibo eman eta gero. Lehenengo atxiloketa larunbat goizaldean izan zen, 4:30ak aldera. Udaltzainek pertsona Sevillako 41 urteko bizilaguna atzeman zuten, Algortako Ereaga aldean, Audi A4 markako autoa gidatzen ari zela, kontrako noranzkoan zihoalako, polizi iturriek adierazi dutenez. Bigarren atxiloketa igandean izan zen, 20:15ak aldera, Areetako Venancio Etxebarria kalean. Talka egin zuten bi autoetako gidarietatik bat, 53 urteko getxoztarra harrapatu zuten udaltzainek. Kasu bietan, finkatu dute honez gero, Getxoko Justizia Jauregian, epaiketa arina egiteko eguna.

Ereaga aldean kontrako noranzkoan zihoan auto-gidariari froga etilometrikoa egin eta baimendutako tasa hirukoiztu zuen sevillarrak, Getxoko Udaltzaingoak nabarmendu duenez. Ondorioz, trafikoaren segurtasunaren aurkako delitua egitea leporatu zioten. Halaber, poliziek autoa ibilgetu zuten Ibilgailuen Azterketa Teknikoa gaindituta ez zeukalako. Bigarren atxilotuak ere positibo eman zuen alkoholemia frogan, baimendutako tasaren bikoitza hain zuzen. Hortaz, horri ere trafikoaren segurtasunaren aurkako delitua egitea leporatu diote.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun