Txema Matanzas, Alberto Frias, Iñaki O'Shea, Andoni Diaz Urrutia, Bixente Askasibar, Xabier Balantzategi, Marta Perez, Ana Lizarralde eta Olatz Egiguren 18/98 sumarioan auziperatuta dauden bederatzi lagunek gaur goizean izandako auto-istripua Espainiako Gobernuak darabilen "mendeku politika" barruan kokatu du Itzubaltzeta / Erromoko Batasunak. Behin eta berriz ikusten ari gara, zenbaiteraino iristen ari den mendeku polítika estatu errepresiboen aldetik. Lehenengo eta behin, ezagutzen eta onartzen ez dugun salbuespen epaitegi batera eramaten gaituzte euskal herritar disidenteok. Baina, antza, mendeku polítika haratago doa: errugabe izateko eskubidea ipurtzulotik pasa, eta auzipetu guztiak behartzen dituzte zortzi hilabetez (edo urte betez) egunero Espainiako Auzitegi Nazionalera joaten, nahiz eta epaitutako pieza edo zatiak auzipetu batzuena baino ez izan", adierazi du prentsa ohar bidez ezker abertzaleko taldeak. Auziperatuen artean Paul Asensio algortarra eta Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain daude. Argazkian,
18/98+ lantaldearen
Kaiera ekimena EHUko Leioako campusean, Zalakain bertan dela, zutik eskuinetara /
Gaztesarea.net.