Getxoko Hacklab-ek bihar egingo du bere batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 19a, 23:00

Gobelab Getxoko Hacklabek astearte honetarako, abenduak 20, antolatu du batzar ireki orokor bat. Izan ere, dagoeneko urte bat eman dute proiektuarekin hasi zirenetik. Gobelabeko kideek aitortu bezala, denbora horretan “gauza asko igaro ditugu, onak eta ez hain onak”, eta horren balantzea egiteko baliatuko dute batzarra. Hitzordua Gobelabeko egoitzan, Itzubaltzeta gaztetxea, izango da, 19:30ean. Batzarreko gaien zerrenda bitan banatu dute, alde batetik egindakoaren balorazioa egingo dute, eta, beste aldetik erronka berriak aukeratuko dituzte.

Urteko balorazioari dagokionez, honako hauek dira aztertuko diren gaiak:

- Hitzaldiak
- Copyleft
- Ziberkontrol soziala
- Laborategiaren egoera (Gaztetxeko gela)
- Proiektuen laburpentxo bat
- Udaletxeari aurkeztutakoa
- Koska Irratian egiten ari garena
- Laborategia Gaztetxean
- Mundurat
- Diruzaintzaren egoera, zorrak, kamisetak…

Etorkizuneko erronkak, berriz, honako hauek dira:

- Algortan aurkezpen bat
- Hitzaldi gehiago antolatu, jendea entera dadin
- Ikastaroak
- Koska Irratiko proiektua
- Munduraten inplikazio gehiago
- Udala (urtarrilaren 13an eta 14an egingo dituen batzarretan)
- Euskara teknologien barruan eta gure bizitza hacktibistan.
- Koordinazio gehiago hainbat kolektiboekin; metabolik, ghost…
- Musikherria
- …
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun