Metro Bilbaok asteazken honetan, abenduak 21, zerbitzu berezia jarriko du Gabon garaian ohikoa den San Tomas eguneko azoka jendetsua dela-eta. Metroen maiztasuna nabarmen areagotuko da, konpainiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, guztira 653 bidai gehiago egingo baitira, "lanegun buruzuri batean ohi direnak baino 78 gehiago, alegia". Bilboko zatian (Etxebarri-San Inazio) 2,5 minutuan behin ibiliko dira metroak, 07:00etatik 20:30era bitartean, bi norabideetan. Metro Bilbaok nabarmendu duenez, gainerako metro-sarera ere helduko dira A guneko indarketa horren onurak. Ordutegi horretan, metroak bi norabideetan (Etxeabarritik Sestaora eta Bidezabalera) 5 minutuan behin ibiliko baitira; Larrabasterrara 10 minutuan behin eta Plentziara 20 minutuan behin. Metro zerbitzua 23:00ak aldera amaituko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!