Oraingo honetan, Getxolandiara joaten direnek honako atrakzioez gozatu ahal izango dute: dragoiak, zaldiko-maldikoak, ohe elastikoak, auto-txokeak, matxinsaltoa eta lapikoa. Aurtengo nobedadea "Momiaren etxea" izango da, familiako kide guztientzako atrakzioa, hain zuzen ere. Gainera, txikienentzako (urte bat eta hiru urte arteko haurrak) ludoteka ere izango da, makillaje eta eskulan tailerrak ahaztu gabe.
Ordutegia
Getxolandiaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara. Abenduaren 22an arratsaldez baino ez da zabalduko eta, 24an eta 31n 20:00etan itxiko da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, itxita egongo da.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era gaztetxoenek Gabonetako oporraldiaz gozatzeko aukera izango dute Getxolandian. Aurten, haurrentzako parkeak 20. urteurrena ospatuko du eta bertan 13 atrakzio, tailerrak eta ludoteka izango dira. Ohi bezala, Areetako Xake plazako karpapean kokatuko da, metro geltokiko sarbidetik hurbil, atrakzioek guztira 4.000 metro koadroko azalera beteko dutela. Sarreren prezioa 3 eurokoa da eta horrekin neska-mutilek 6 bidaia egin ahal izango dituzte. Helduek, ordea, ez dute ordaindu behar izango Getxolandian sartzeko.