Orkatz Gallastegiri 26 urteko espetxe zigorra jarri izana salatzeko manifestazioa izango da bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 21a, 18:20

Orkatz Gallastegi Berangoko euskal preso politikoari 26 urteko espetxe zigorra ezarri zion abenduaren14an Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAk hildako Jose Maria Lidon epailearen gaineko informazioa Urtzi Muruetari ematea leporatuta. Horren harira, zigorraldia "bizitza osorako kondenatzat" jo eta sententzia "inolako frogarik gabe eta zipaioen eskuetan jasandako torturen ostean" eman dela salatu du Itzubaltzeta / Erromoko Segik. Gallastegiren askatasuna aldarrikatzeko ostegun honetan, abenduak 22, Berangoko Gudarien enparantzatik manifestazioa abiatuko dela ere gogoratu dute. Iluntzeko 8etan jarri dute ordua.

"Argi eta garbi utzi nahi diogu txakurren jabea den PNVri eta botere judiziala kudeatzen duen PSOEri, eraso guztien aurrean gazteon erantzun zuzena topatuko dutela", adierazi du Itzubaltzeta / Erromoko Segik, kaleratutako prentsa oharrean.

Gaiaren inguruko berriak:

Orkatz Gallastegiri 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote (2005 Abe 15)

Valdemorotik Castello espetxera bidean da Orkatz Gallastegi (2005 Abe 13)

Fiskalak 30 espetxe zigor eskaera berretsi du Gallastegirentzat, Lidoni buruzko datuak bildu zituelakoan (2005 Aza 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun