"Larru haizetara" umorezko antzezlana egongo da ikusgai bihar Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 21a, 19:00

Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, "Larru haizetara" antzezlana eskainiko dute bihar, azaroak 22, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Altzagako merkatuan. Izenburua irakurrita, ikusleek sexuari buruzko ikuskizun batera doazela pentsatu arren, obraren bi gai nagusiak bestelakoak dira: bata "serioa", pertsonaien lan-egoera, gizartean integratzeko aukera falta, entxufismoa... hartzen dituena. Eta bestea "azalekoa", euskaldunei (eta batez ere haiei biei) horrenbesteko "kalte" egin dien sexua, hain zuzen ere. Bi saio egongo dira; bata 11:30ean eta bestea 20:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun