"Auzoko Gelak behar kulturak eta sozialak asetzeko jaio ziren, nolabait alde horietan egitasmo dinamizatzaileak sortzeko", Leioako udal arduradunek adierazten dutenez. Hortxe ditugu Lamiako, San Bartolome eta Pinuetako kultur zentroak, non Gabonetarako zenbait ekintza antolatu dituzten. Lamiakoko Auzoko Gelak prestatu du ekitaldirik ikusgarriena: TTR-Xilipurdik eskainiko duen “Kalejira Dixie” izeneko kale antzerkia, hain zuzen ere. Talde horretako kideek 20ko hamarkadaren hasieran AEBetako New Orleans hiriko kaleetan entzun zitezkeen orkestren doinuak ezagutzera emango dituzte; Dixieland aroan oinarrituta dago. Beraz, haize-instrumentuak nagusi izango dira abenduaren 23an, Lamiakoko metro geltokiko plazan, arratsaldeko 5etan hasita. Argazkia: Dixieland muziekbureau.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!