Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 22a, 13:18

"Getxo udalerrian beste etxe bat okupatu dutela salatzeko", prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, abenduak 23, Mentxakabarri gaztetxe (argazkian) aurrean, Getxoko PPk. Besteak beste, Algortako San Martin kalean dagoen eraikinaren parean, errepidearen beste aldean dagoen Constantino Tenorearen plazan egingo dute agerraldia, 10:30ean, Marisa Arrue eta Eduardo Andrade zinegotzi popularrek, "nahi duten komunikabide guztiei" Getxoko PPk egin duen egoeraren analisiaren berri emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun