Amnistia tabernaren egoera "ezohizkotzat" jo du Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 22a, 15:25

Getxoko PPren prentsa oharra ezagutu aurretik egindako agerraldian, jarduera lizentziari dagokionez, Algortako Sarrikobaso kalean dagoen Amnistia taberna "ezohizko egoeran" dagoela zehaztu du Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak. Hala ere, ilegala denik ez du adierazi. "1998 urteaz geroztik geldirik dago kontua" udal agintariak aitortu duenez. Azaldutakoaren arabera, orduan lokalean hainbat lan egin behar zituela adierazi zitzaion horren jabe den Eusko Abertzale Ekintza erakundeari. "Hala ere, beharrezkoa zen dokumentazio guztia ez zuten aurkeztu", gaineratu du. Urteak aurrera joan ahala, aipatu agiriak eskatzeko "Udalak ahalegin handiegirik ez" duela egin aitortu du Zarraoak. "Orain prozesua berrabiarazi beharrean gaude. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jarritako baldintzak bete beharko ditu jabeak jarduera lizentzia jaso ahal izateko", nabarmendu du. Geroago, popularrek esandakoak ezagutu arren, lehengoko hitzak ontzat eman eta adierazpen berririk ez du egin nahi izan alkateak.

Gaiaren inguruko dokumentuak:

"Amnistiaren Aldeko Batzordeen lagun" izatea egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 22)

Amnistia tabernari buruzko datuak asteartean jakinaraziko ditu Getxoko Udalak (2005 Abe 15)

"Algortako Amnistia taberna jomugan"

Eztabaida luzeak eragin zituen Amnistia tabernaren inguruko mozioak azaroko Getxoko Udal Batzarrean (2005 Abe 14)

Getxoko PPk "ETAren inguruko" Amnistia tabernari buruzko informazioa exijitu du (2005 Abe 14)

PPk 205eko azaroaren 25eko Udal Batzarrean aurkeztutako mozioa (gif)

PPk 2004ko urtarrilaren 22an Udal erregistroan aurkeztutako galderak (gif)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun