Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 22a, 19:37

Getxoko PPk bihar Mentxakabarri gaztetxearen aurrean egingo duen prentsaurrekoaren inguruko balorazioa egiteko asanblada batu behar den arren, popularren jarrerak ez diela lorik kentzen aurreratu dio UKBERRIri Algortako Gazte Asanbladako kide batek. "Ez gaitu harritzen horrelako jarrerak emateak PPren aldetik. Denbora nahikotxo darama Marisa Arrue buruko minarekin, gazte-proiektu autogestionatu hau jaio zenetik hain zuzen ere", nabarmendu du gazteak. Bitartean, euren lanarekin jarraituko dute AGAkoek. "Argi daukagu zein den gure norabidea eta horrelako tentazioen aurrean ez garela jauziko, gainera horrelako pertsonaiak ez daukate guretzat inolako zilegitasunik", aipatu du gazte asanbladako kideak. Gaur hasi eta larunbatean bukatuko den azoka antikontsumista eta antisexistak aurrera jarraituko du jakinarazi duenez, eta bertara hurbiltzera gonbidatu du jendea.

Gaiaren inguruko berriak:

Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun