Areetan ere salatu du Segik Orkatz Gallastegiri jarritako zigorra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 22a, 22:59

Orkatz Gallastegiri 26 urteko espetxe zigorra ezarri izana salatzeko, gaueko 20:00etan Berangon egin den manifestazioan parte hartzeaz gain, bestelako protestaldiak egin ditu gaur goizean Segi gazte erakundeak. Itzubaltzeta / Erromoko Segiren taldeak prentsa oharrez iragarri duenez, Areetan bi izan dira ekimenak. Alde batetik, metro inguruan esku orrien banaketa burutu dute Berangoko manifestazioa iragarriz. Beste aldetik, horrezkero, Areetako batzokira hurbildu dira Segiko kideak bertan EAJ eta "bere txakurrak" Gallastegiri jarritako zigorraren erantzule egiteko. Gazteek aipatutakoaren arabera ez da istilurik sortu.

Itzubaltzetako Segiren prentsa oharra:

Gaur, hilak 22, Itzubaltzeta / Erromoko Segik Orkatz Gallastegi gazte berangoztarraren kontrako epaia salatzeko hainbat ekintza burutu ditu.

Orkatz Gallastegi gaztea 26 urteko espetxealdira zigortua izan dela salatzeko, Areetako metroaren geltokian esku orriak banatzen ibili da Itzubaltzetako Segi gaur eguerdian. Esku orriotan, epaia eta epaiketa salatzeaz gain, gaur iluntzeko 20:00etan Berangon izango den manifestaziora abiatzeko deia ere egin da.

Era berean, Areetako PNVren batzokira ere abiatu dira Segiko kideak, eta bertan esku orriak banatu eta airean jaurti dituzte, epai honen errudunak argi eta garbi nortzuk diren salatuz: PNV eta bere txakurrak. Ez da istilurik sortu.

Orkatz Gallastegiren askatasuna aldarrikatzea baino ez zaigu geratzen, eta argi utzi PNVren eta PSOEren bide errepresibo guztiek aurrean izango gaituztela.

Utzi bakean euskal Gazteria!

Orkatz askatu!

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun