Gaztetxe Bira MusikHerria herri disketxe berriaren ekimena da. Copyleft-aren eta autogestioaren inguruan bildutako taldeek 40 kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herrian zehar gaur hasita eta maiatzera bitartean. Kontzertu guztiak gaztetxeetan izango dira eta biran parte hartuko dituzten 39 taldeetatik batzuk entzungai izango dira Uribe Kostan bertan. Izan ere, urtarrilaren 14an Udondo gaztetxean eta 28an Itzubaltzeta gaztetxean kontzertu bana izango da. Oraingoz zehaztasun gehiagorik ez dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!