Getxoko PPren prentsaurrekoa "probokaziotzat" jo du Algortako Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 23a, 20:27

"Probokaziotzat" ez ezik, "gaztetxearen eta herri honetako gazteon kontrako erasotzat" ere jo du, Getxoko PPk gaur goizerako deitutako prentsaurrekoa, Algortako Gazte Asanbladak. "Getxoko Udaleko beste alderdiek daramaten jarrera eta estrategia politiko horretan kokatzen dugu eta, konkretuki, popularren euskal gazteriaren aurkako politikan", adierazi dute erakundeko hainbat kidek. Besterik gabe, "autogestioaren alde, antolakuntzan eta borrokan" jarraituko duela iragarri du AGAk. "Gure bidetik jarraituko dugu, arazoen gainetik, gaztetxearen alde eginez eta alternatibak planteatzen herriari", diote Mentxakabarri gaztetxekoek. Bestalde, etxearen egoeraren gainean Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak esandakoa, "atzetik dagoen politika izkutatzeko" erabilitako "argudio txartxat" jo dute. AGAkoen hitzetan, "ez dugu kontsideratzen eraikina egoera txarrean dagoenik. Etxea zaharra da –1830ekoa–, baina konponketa lanetan gaude eta, berez, zimenduak eta hormak zutik eta ondo daude".

Amaitzeko, Zarraoaren eta Arrueren arteko "politikakeria horietatik aparte" geratu nahi direla adierazi dute AGAkoek. "Gure berdin deusku euren artean dauzkaten arazoak. Azken finean, Zarraoak ere politika berbera jarraitzen ari dela uste dugu, beste maskara batekin egin arren. Arruek gaztetxarena aprobetxatzen du PNVren kontra jotzeko, baina guri berdin deusku. Bakean uztea eta gure bidean oztoporik ez jartzea da nahi duguna", zehaztu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Gazteak Mentxakabarritik kanporatzeko exijitu dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Getxoko udaltzaingoen jarrera "larderiatsua" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2005 Abe 23)

"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)

Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun