Zarraoaren hitzetan, "PP gezurretan ari da gazteei udaletxean sartzen galarazi ez zaiela dioenean"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 23a, 20:51

Mentxakabarri gaztetxearen inguruan Getxoko PPk deitutako prentsaurrekoa dela eta, udaletxe aurrean goizean izandako liskarrei buruz, "gezurretan" aritzea egotzi die popularrei Iñaki Zarraoa alkateak. "Gazteei udaletxean sartzen inork ez diela galarazi diotenean, gezurretan ari dira. Udaltzainek ez dietelako sartzen utzi eman ahal izan du prentsaurrekoa Getxoko PPk”, adierazi du udal agintariak. Tirabiretan "udaltzain bat zauritu" dela ere jakinarazi du Zarraoak. Bere hitzetan, "modu zitalean jokatu dute popularrek, Getxoko Udaltzaingoak azkar eta era eraginkorrean jokatu baitu eta, udaltzain bat zauritu dela duela dakiten arren, prentsa oharra plazaratu dute neroni ezertxo ere ez egitea leporatuz”.

Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak esandakoaren gainean beste aipamen bat egin du Zarraoak: “adierazpen askatasunaz, informazioaren manipulazioaz eta datuak okertzeaz hitz egiten duenean PPk, eurek ere eskubide hori urratu dutela adierazi behar dugu”. San Martin kaleko etxearen okupazioaren inguruan ezertxo ere egin ez izana egotzitakoaz, "epaileari etxe horren egoeraren berri eman zaio eta dekretu baten bitartez, gainera, lanak geldiaraztea agindu eta bertan ezelako jarduerarik ezin dela egin ohartarazi da”, gaineratu duenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxoko PPren prentsaurrekoa "probokaziotzat" jo du Algortako Gazte Asanbladak (2005 Abe 23)

Gazteak Mentxakabarritik kanporatzeko exijitu dio Zarraoari Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Getxoko udaltzaingoen jarrera "larderiatsua" salatu dute Mentxakabarriko gazteek (2005 Abe 23)

"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk (2005 Abe 23)

Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)

Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun