Bertso Egunerako autobusa antolatu dute Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 24a, 20:41

Larunbatean, urtarrilak 28, Donostian ospatuko da Bertso Eguna. Kursaaleko arratsaldeko saioan, 60 urtetik gorako 11 bertsolarik 60ko hamarkadako bertso giroa gogoratuko dute. Manuel Lasarte, Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi, Txomin Garmendia, Gregorio Larrañaga Mañukorta, Jon Azpillaga, Patxi Etxeberria, Imanol Lazkano, Jesus Alberdi Egileor, Koxme Lizaso eta Joxe Lizaso ariko dira kantuan. Afalostean, Martin Berasategi Kursaal jatetxean, bigarren saioa eskainiko dute beste hainbat bertsolarik. Tartean, Itzubaltzeta gaztetxean bertso eskolak ematen dituen Oihana Bartra santutxuarra eta Itxaso Paya, Jone Uria eta Arrate Illaro (argazkian, ezkerretik eskuinera, Korrikan / ALBE) algortarrak arituko dira. Hain zuzen ere, Bertso Egunera joateko autobusa antolatu du Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE); Telletxe plazatik abiatuko da larunbatean, 15:45ean. Izena eman nahi duten guztiek 626 883 418 (Joana) telefono zenbakira deitzea besterik ez dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun