Furgoneta eta motozikleta batek elkar jo dute itsasadar ondoko errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 23a, 21:50

Goizeko bederatzi eta erdiak aldera, Renault Traffic furgoneta batek eta Suzuki An650 motozikleta batek talka egin dute itsasadar ondoko errepidean (C-6311), Erandioko kaitik gertu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Istripuaren ondorioz, motor-gidaria, I.J.L.J. Zamudioko 55 urteko laguna, Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun