Endika Lejarzegi absolbitu dute bere azken epaiketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 23a, 22:03

Endika Lejarzegi (argazkian) preso algortarra abenduaren 1ean, osteguna, epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Aretoan, eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez auzi horretaz absolbitu dute. Aurretik, Lejarzegiren defentzak adierazi zuen baikorra zela epaiketan ez zegoelako inondik inora frogatzerik Endika ETArekin ezertan kolaboratu duenik.

Fiskalak 10 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Lejarzegirentzat, ETAri laguntzea leporatuta, "inkomunikazioan eta torturapean egindako deklarazioetan bakarrik oinarrituta", errepresioaren aurkako erakundeak salatu zuenez. Epaiketan Leioako Urtzi Murueta deklaratu zuen lekuko gisa, bideo-konferentzia bidez, Frantziako espetxe batean dagoelako, Draguignan-en alegia.

Gaiaren inguruko berriak:

Ostegunean du epaiketa Endika Lejarzegik (2005 Aza 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun