Euskal Herriko umeek ikazkin ezagunaren berri badute ere, gutxi batzuk dira pertsonaia honen jatorria ezagutzen dutenak. Kondairak dira horren nondik norakoak hobekien azaltzen dituztenak. Hala, Lope de Isasik XVI. mendearen hastapenetan idatzitakoa har daiteke lehen erreferentziatzat. "Onentzaro" hitza erabiltzen zuen Isasik, gabon aroa, bere hitzetan, "bihotz onekoen garaia", definitzeko. Neguko solstizioaren harira egindako errito paganoei dagokie terminoa, ziurrena.
Beste hipotesi baten arabera, askaritxoa egin asmoz herrikogazteak eskean ibiltzen zirela adierazteko hitza da. Aterik ate kantuan ibiltzen ei ziren gazteok, horietako bat ikazkin tripaundi jantzita joaten omen zen. Ikazkina gero eta lodiagoa, are eta dohaintza handiagoak, nonbait.
Nolanahi ere, Olentzeroren pertsonaiak ez du beti esanahi bera izan. Askorentzat ume gaiztoei lepoa bihurritzen zien gizona zen. Zorionez, egun Olentzero gizon xalotzat dugu, Larraunen (Nafarroa) jaioetako, antza. Hori horrela, ikazkina zakua bete opari helduko da euskal etxeetara.
Olentzeroren etorrera ospatzeko, ekitaldi ugari antolatu dira Uribe Kosta osoan. Besteak beste, honako hauek jaso ditu UKBERRIk:
Algorta
12:00 Getxo Antzokian; "Mari Domingi eta Olentzaro" antzezlana Getxoko Antzerki Eskolaren eskutik.
12:00etatik aurrera Telletxe plazan:
- Puzgarriak.
- ESAITen eskutik haur jolasak.
- Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia.
- Hankapaluak.
- Fruitu lehorrak banatuko dira.
- Taloa eta sagardoa txosnan.
17:00etatik aurrera: Olentzeroren kalejira Benantziotik hasita.
18:00etan Villamonten:
- Olentzerok opariak banatuko ditu.
- Txokolatea eta gaztainak.
- Bertsolariak eta euskal dantzak.
20.00etan San Nikolas plazan:
- Txalaparta, bertsolariak, abesbatza.
- Olentzeroren kondaira kontatzea.
- Aurreskua.
- Olentzaro erretzea.
Areeta
11:00 XXI. Olentzeroren egitarauaren irakurketa.
11:00etatik aurrera: Irudi eta erakusketen zabaltzea:
- Olentzeroren irudia, egur-ikatzaren irudia, bendejerak, bertoko abeltzaintza, zilargintza, gaztain-saltzailearen irudia eta abar.
- Perretxikoen erakusketa, fosil eta mineralak, emuak, txori bitxiak...
- Haurrentzako pintura tailerra, haria egitea, altzariak lantzea, otarregintza, uztarriak lantzea, euskal pilota eta abar.
11:30 Erromeria txistulari, trikitilari, albokari, txalapartari eta dultzaineroekin.
12:15 Juan Manuel Etxebarria: "Gabonetako euskal ohitura eta ipuinak"
13:00 Bertso saioa Algortako Bertso Eskolakoen eskutik.
14:00 Gabonetako otarraren eta oilarraren 5. zozketa.
16:00 Haurrentzako jokoak.
18:00 Areetako Berantzagi dantza taldearen emanaldia eta Olentzeroren kalejira: Areetako kultur etxea, Adiskidetasuna kalea, Kale Nagusia, Xake plaza, Zalama kalea, Mesedeetako Ama kalea, Eskoletako plaza.
19:30 Olentzero erretzea.
Astrabudua
12:00 Trabudu dantza taldeak antolatuta, aurrentzako tailerrak, hankaluzeak eta kalejira egongo dira, Olentzeroren etorrera dela eta.
17:30 Ignacio Aldekoa ikastetxetik abiatuko da kalejira, Andres Mendiguren plazan amaitzeko.
Berango
11:30 Eskulakanak (Gabonetako apaingarriak, txotxongiloak eta Olentzeroren karetak), makillajea eta ipuin kontalaritza landuko dituzte Berangoeta kultur etxeko ludotekan.
17:30 Berangoeta kultur etxetik abiatu eta udal pilotalekuraino joango den kalejiran, Olentzerori harrera egingo diote. Ikazkin zaharrak hurbiltzen diren haur guztiak hartuko ditu eta oparitxo bana egingo die.
Erandio
17:30 Kilkirtxu Gaztetxoak taldeak antolatuta, Altzaga auzoan ibiliko da Olentzero. Txorierritik abiatu eta metro ondoan izango du amaiera kalejirak.
Getxo
17:00 Olentzeroren kalejira Andra Mari kiroldegitik hasita.
19:15 Kalejiraren amaiera. Sua Malakaten eta txokolate-jana. Musikariek eta dantzariek alaituko dute ibilbidea. Txikien artean gozokiak eta opariak banatuko dira.
Gorliz
18:00 Olentzero kaleetatik plazara. Opariak, txokolatada, dantzaldia...
Leioa
18:00 Olentzeroren kalejira Elexalde errotatik abiatuko da, ordu bete beranduago, Kultur Leioan ikazkinari harrera egiteko. Ibilbidean zehar, Leioako dantza taldeak, Nagusien abesbatza, trikitilariak eta txistulariak arituko dita. Baita bertsolariak ere, hasieran eta amaieran. Honako hau izango da kalejirak jarraituko duen bidea: Elexalde errota, Boulevard, Sabino Arana etorbidea, Luis Bilbao Libano kalea, Euskal Etxeen plaza, Boulevard, Errekalde plaza eta Kultur Leioa.
Lemoiz
16:30 Olentzeroa Urizarko Santa Maria elizan.
18:00 Olentzeroa Armintzako kultur etxean.
Plentzia
19:00 Olentzeroa eleiz plazan.
Sopela
17:30 Olentzeroren kalejira Urgitxieta plazatik udaletxera. Ibilbidea: Urgitxieta plaza, Iberre zubia, Extebarri zeharbidea, Zubigane, Landabe, Sabino Arana, Udaletxe plaza. Bertan, bertsolariak, albokariak, gaztaina erreak... egongo dira eta Gabon enborra erreko da.