Truke azoka izango da larunbat honetan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 23a, 21:59

Gabonak heltzear dira (beno, merkatalgune askori begiratzen badiogu, jadanik bi hilabete daramagu Gabonetan) eta betiko lez, senide guztiei opariak egin behar. Urtero arazo berbera; ahalik eta originalena izatea, ahalik eta diru gutxiena xahutzea... Hori dala eta, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak alternatiba bat eskainiko die Uribe Kostako herritarrei. Egun sufritzen dogun kontsumismo basatiari aurre egiteko, antzina erabiltzen zen trukea proposatzen dogu. Horrela, larunbat honetan, abenduak 24, 10:00etatik aurrera Udaletxeko plazan zabalik egongo diren postuetan, mota askotariko produktuak (arropak, liburuak, jostailuak, apaingarriak..) egongo dira ikusgai. Funtzionamendua oso erraza da: gauzaren bat gustatuz gero, etxean dozun edozein gauza hartu eta saltzailearekin (gazte asanbladako kideekin) trukatzen saiatzea baino ez dago.

Etxean baztertuta daukagun edozein gauzak balio du (hondatutako gauzak ez noski). Horrela, guk emoten ez diogun erabilpena beste batek emongo dio. Gainera, guk beste objektu bat lortuko dogu, guretzat edo lagun batentzako oparia izango dana, gure poltsikoa urratu gabe. Beraz, SUGAk Gabonetako erosketak egiteko modu dibertigarri, original eta merkea (ezin merkeagoa izan!) eskainiko du, betiko neurriz ganeko kontsumismoan erori gabe. Gainera, giroa alaitzeko musika egongo da goiz osoan zehar eta, eguerdiko 12:00ak aldera, txokolatada herrikoia egingo dogu herritarrentzat. Animatu, parte hartu eta trukatu!

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun