Etxe berri bat okupatu du SUGAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 26a, 18:56
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako (SUGA) kide batek UKBERRiri jakinarazi dionez, gaur goizean Igeltsera gaztetxe zenaren parean etxe bat okupatu dute gazteek. SUGAko lagunak adierazi duenez, hemendik gutxira, arratsaldeko 6etan burutuko da Sopela eta Urdulizko gaztetxe berriaren batzar irekia. Honekin, lau dira une honetan Uribe Kostan dauden gaztetxeak: Mentxakabarri, Algortan; Itzubaltzeta, izen bereko herrian; berriki bost urte bete duen Leioako Udondo gaztetxea; eta oraindik izenik jarri ez dioten Igeltsera industrialde inguruko eraikina. Argazkian, Igeltsera gaztetxea zena okupatu baino lehen egindako mobilizazio bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun